Entzungor Andoaingo herritarren iritziari eta joan den urriaren 30ean Udalak onartutako mozioari.
Bide Azpiegituretako diputatuak Debako biribilguneko obretan adierazi duenez, "Aldundia udalei entzuteko eta eguneroko benetako arazoei erantzuteko dago". Badirudi Andoainek pairatzen duen arazoa, errealitatea ez duela aintzat hartu nahi.
LAZOA AKATSA da, oso ondorio larriak baitakartza Andoainentzat. Gipuzkoako probintziarentzat ere lardaskeria handia da. LAZOak eta Aldundiak saldu nahi digun "irtenbide integralak" Andoaingo udalerriaren etorkizuneko garapena hipotekatzen du eta gure osasun publikoa baldintzatzen du, 71.000 auto eta kamioiek gure herritik pasatzen jarraituko dutelako.
Guk ez ezik, politikariek ere esan dute Batzar Nagusietako agerraldietan. BAI, LAZOA LARDASKERIA BAT DA. Eta larriena gainera, ordezkari politiko horiek LARDASKERIA den proiektu bat babesteaz gain, LARDAZKERIA horri buruzko politika egiten ari direla da. Integrala ez den baina "konponbide integrala" izendatu dutena babestuz eta Andoainen dugun kutsadura-indize handiei irtenbide egoki bat eman gabe.
Errespetatu Andoain plataformak Andoaingo eta Batzar Nagusietako EAJk eta PSEk eta Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemosek erabiltzen duten hitz jokoa salatu nahi du.
LAZOA Bazkardoko korapiloaren irtenbidea, eta, aldi berean, Andoaingo herriarentzako "konponbide integrala" dela diote. Existitzen ez den proiektu batetaz ari dira.
Batzar Nagusietan eta BIDEGIn ez da eztabaidatu Andoaingo errepide eremu osoa konpontzeko proiektu integralik. Bazkardoko korapilorako 700 metroko luzera duen LAZOa bakarrik onartu da bulego batean, eztabaidarik gabe, arazoaren errealitatera egokitu gabe eta andoaindarren eskaerei entzungor eginez. Hitz gutxitan esanda: aldarrikatzen duten entzute aktiboa erabili gabe.
Egiten ari direna egia mozorrotzea da, izan ere, 3 km-ko proiektu bat partxez zatikatzen ari dira: hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren JOKO ZIKIN ADMINISTRATIBO bat da, Andoaingo herritarrok euren "plan integralari" alegaziorik egin ez diezaiogun. Plan horrek fase hauek ditu: lehenengo LAZOA, gero Mimendiko estalkia, gero Gurutze Gorritik sarbide berriak. Hori ez da proiektu bat, ez da "konponbide integral" bat.
LAZOren irtenbidea integrala dela errepikatzeagatik, irtenbide hori ez da integrala bihurtuko. Izan ere, konponbide integrala litzateke hasieratik amaierara Andoain zeharkatzen duen Europa barneko sarearen 3 km-ak hartuko lituzkeen proiektua, garapen urbanistikoa, sozioekonomikoa, kulturala, bide-segurtasuna, barne-mugikortasuna eta, batez ere, osasun publikoaren arazoa (kutsadura) konpontzea kontuan hartuko lukeena.
Gipuzkoako EAJri, PSEri eta Elkarrekin Podemosi eskatzen diegu utz diezaiotela beren hitz-jokoarekin despistean jolasteari, trata gaitzatela andoaindarroi merezi dugun errespetuarekin eta herritar helduei dagokien pentsamendu-heldutasunarekin. Herritarren botoa ez da 4 urtean behin ematen den botere bat nahi duzuena egiteko. Botoaren agindu demokratikoak arazoak entzutea, eztabaidatzea eta arduraz aztertzea dakar. Diru publikoa epe laburreko erantzunekin eta lardaskeriekin ez xahutzea dakar.
Felix Urkolak behin baino gehiagotan esan du Gipuzkoako errepideak gipuzkoarren diruarekin finantzatzen direla, baina ahaztu egin zaio Andoaingo zatia Europa barneko sareari dagokiola, eta Europako funtserako laguntzak kudea ditzakeela, Gipuzkoako eremuko A-15 errepideko tunelak hobetzeko obretarako eskatu duen bezala.
Tuneletarako dirua erreklamatu dio Europari, baina N1 eta A15 errepideen loturarako gipuzkoarrok jarri behar al dugu dirua? Ez al da bere betebeharra diru publikoa alferrik ez xahutzea eta gipuzkoarren interesak defendatzea?
Zergatik onartu dute lardaskeria hori EAJren inposizioarekin, PSEren isiltasunarekin eta Felix Urkolaren bozeramailea dirudien Gipuzkoako Elkarrekin Podemoseko Miren Etxebesteren babesarekin?
Izan ere, benetako proiektu integral bat onartzeak, Andoain zeharkatzen duen errepide azpiegituraren 3 kilometroak kontuan hartuko dituena, proiektua herritarrei azaltzera, herritarren alegazioetarako legezko epeak irekitzera eta garrantzi handiagoko ingurumen-txosten teknikoak eskatzera behartzen ditu.
Hori guztia saihesteko, hau da, entzun nahi ez dutena ez entzuteko: KALITATE HANDIAGOKO PROIEKTU ALTERNATIBO BAT BADAGOELA, teknikoki bideragarria dena, Europako araudia betetzen duena eta Andoaingo arazoei erantzuten diena. Alternatiba hori KANPO SAIHESBIDEA da. Duela gutxi eguneratu eta oraindik hobetu daitekeen alternatiba honek, herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean eta Donostialdeko Lurralde Plan Partzialean dagoena berresten du.
Horri konponbide integrala deitzen zaio: kalitatezko proiektu batekin erantzutea, etorkizunerako perspektibarekin eta denboran iraungo duena. Azpiegitura horrek 50 urte baino gehiago iraungo dezake, eta modu horretan ez dugu proiektu berri bat birplanteatu beharko 10 urte barru, inposatu nahi dizkiguten adabakien lardaskeriagatik.
Aste honetan entzun dugu kanpoko saihesbidearen alternatiba baztertu egin dela ingurumenean eragin handia duelako. Miren Etxebeste andreari galdetu nahi diogu non eta nork baztertu duen kanpoko saihesbidearen proiektua. Azpiegituren arloan eskumena duen zein erakundek izan du horri buruzko eztabaida serioa? Agian EAJren eta PSEren arteko akordio pribatu bati buruz ari zara? Entzun al diezu Andoaingo zure alderdiko kideei?
Gaur hemen bildu garenok ozen esan nahi dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu duen erabakia justifikaezina, bidegabea eta onartezina dela. Herritarrenganako errespetu falta larria da, gehienek kanpoko saihesbidearen alde egin baitugu, eta gure herriaren duintasunaren eta eskubideen aurkako eraso zuzena baita zuen jarrera.
Komunikabideei eskatzen diegu Andoaingo arazoen berri ematerakoan informazioa kontrastatu dezatela eta gipuzkoarrei arazoa azaltzeko gai izan daitezela, botere politikoen bozgorailu huts izatera mugatu gabe.
Azaldu dezatela LAZOAk ez duela konponduko Andoain zeharkatzen duten 71.000 auto eta kamioien eguneroko joan-etorria, Gipuzkoa osoan trafiko gehien biltzen duen tartea baita.
Esplikatu dezatela ez garela auto-ilarak dituen biribilgune bat, baizik eta ia 15.000 biztanle garela gure herria zeharkatzen duten ibilgailuek isurtzen dituzten PM 2,5 partikula kutsatzaileen eta Nitrogeno Dioxidoaren (NO2) mende, eta kutsadura hori ez dela desagertuko LAZOarekin.
Azadu dezatela Eusko Jaurlaritzak Andoainen duen aire kalitatearen estazioan bildutako datuen arabera, 2025. urtean, 2024an onartutako Europako Zuzendaritzaren PM 2,5 eta Nitrogeno Dioxidoa parametroen urteko muga-balioak eta Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak gainditu direla Andoainen.
Garrantzitsua delako gogoratzea andoaindarren bizi-kalitatean duen eraginaz gain, trafiko handiak ingurumenari ere eragiten diola. Gas kutsatzaileen isuriak, hala nola karbono dioxidoak (CO2) eta nitrogeno oxidoek, klima-aldaketa dakartzate eta osasun publikoari eragiten diote.
Azaldu dezatela zergatik euskal hiriburuak emisio gutxiko guneekin babesten diren bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiak herri oso batek kutsadura arriskutsuaren indizeak izatea ahalbidetzen duen, ikastolan, futbol zelaian eta kiroldegian kutsadura akustikoa iraunaraziko dela indarrean dauden araudiak gaindituz, 2030 agendaren aurreikuspenak kontuan hartu gabe, murrizketa handiagoekin baitatoz.
Europako Erkidegoak aste honetan jakinarazi duenez, errekuntzako ibilgailuen fabrikazioa hamar urtez luzatzea erabaki dute. Horregatik, N02 partikularen kutsadura ihes-hodietatik airean ibiltzeaz gain, partikula horien presentziaren % 75 neumatikoek asfaltoan egiten duten marruskaduratik datorrela azaldu nahi dugu. (Madrilgo Carlos III Institutuko Hezkuntza, Osasun eta Ingurumen Institutuaren informazioa).
Hau da, Andoainen osasun publikoko arazo larri bat dugu, eta errealitate horri entzungor eginez, Aldundiak LAZOA "konponbide integral" gisa aurkezten du, adabakiez betetako irtenbide bat besterik ez denean; Aldundiaren bulegoetan planifikatutako eta Andoaingo Udalak parte hartzea nahi duen ADMINISTRAZIO JOKO ZIKIN baten bidez inposatuko dena.
Joan den urriaren 30eko osoko bilkuran, Andoaingo zinegotzi eta GBBko kide Imanol Goenagari galdetu genion ea benetan LAZOA Andoainerako proiekturik onena zela uste ote zuen. Erantzunik ez, burua makurtu zuen.
LAZOa gelditzeko garaia da!
Horregatik guztiagatik:
- Diputazioari eta politikariei eskatzen diegu ez dezatela errepikatu Andoainen gure artean konfrontazioa dagoela errepidearen gaiagatik. Andoainek eztabaidaren duintasunean errespetatzea eta entzutea nahi du, eta ez inposaketarik.
- Andoaingo Udalari eskatzen diogu gure eskubideak defendatzen jarraitzeko eta urriaren 30ean onartutako mozioa gauzatzeko. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Andoaingo EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi, bereziki Pepe Iparragirre zinegotziari eta bere alderdikideei, Andoaingo interesen defentsan tinko eta koherente izateagatik.
- Eta azkenik, Andoaingo herritarrei eskatzen diegu isilik ez egoteko, inplikatzeko eta mobilizatzeko, guk bakarrik geldiarazi ahal izango baitugu inposatu nahi digutena. Gure etorkizuna da jokoan dagoena eta hori defendatzeko gai izan behar dugu.
LAZOA EZ!