Gizarte demokratiko batean, adierazpen-askatasunak kritika politikoa babesten du bere forma guztietan

Erabiltzailearen aurpegia Errespetatu Andoain 2025eko abenduaren 30a

Gizarte demokratiko batean, adierazpen-askatasunak kritika politikoa babesten du bere forma guztietan, baita modu satirikoan adierazten denean ere espazio publikoan. Satira politikoa tradizio demokratiko eta kultural luze baten parte da, eta tresna legitimoa da ordezkari publikoen erabakiak eta jarrerak zalantzan jartzeko.

Inuxenteen Egunean zabaldutako kartelak kritika politikoa baino ez dira, inplikatutako ordezkari politikoek (Felix Urkola, Miren Echeveste eta Imanol Goenaga) LAZOren inguruan hartutako erabakien aurrean. Kartelak, inolaz ere, ez du adierazpen iraingarririk edo eraso pertsonalik. Aipatutako pertsonen duintasuna eta irudia erabat errespetatu ditu, eta komunikabideetan aldez aurretik argitaratutako irudiak soilik erabili ditu.

Kezkagarria da errespetuaren eta legezkotasunaren mugen barruan garatu den adierazpen kritikoa deslegitimatu nahi izatea, horrelako erreakzioek eztabaida publikoa pobretzen eta aniztasun politikoa mugatzen laguntzen baitute.

Baina ez dezagun ahaztu benetan larria ez dela kartelaren irudia, baizik eta protagonistek sustatu duten erabakia, andoaindarron iritziari jaramonik egin gabe: LAZO egitea.

ANDOAINDARROI BENETAN IKATZA EKARRI DIGUTE!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!