Errespetatu Andoain plataformak Andoaingo bizilagunak deitu nahi ditu prentsaurreko batera, ekainaren 17an, asteazkena, 18:30etan, Goikoplazan.

Erabiltzailearen aurpegia Errespetatu Andoain 2026ko ekainaren 14a

Dei zuzena egiten diegu herritarrei Goikoplazara joan daitezen LAZO proiektuaren egungo egoeraren berri jasotzera.

Deialdi hau ez da informatiboa soilik, baita posizionatzeko deia ere.

Bertan fisikoki egoteak gure herriaren errespetua, duintasuna eta eskubideak defendatzeko modu bat da.

Errespetatu Andoainek aldez aurretik eskertu du zabalkundea, eta isilik egoteko prest ez dauden pertsona guztien parte-hartzea.

Aldi berean jakinarazi nahi dugu datorren astetik aurrera ez dela jarriko plaza Moreko LAZOA EZ pankartak emateko postua.

Pankarta bat eskatu nahi dutenek errespetatuandoain@gmail.com posta elektronikoaren bidez egin dezakete.

Prentsaurreko egunean, ekainak 17, pankartak eskuragarri egongo dira Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!