Errespetatu Andoain plataformak eskerrik beroenak eman nahi dizkie herritar guztiei erakutsitako parte-hartze jendetsuagatik, inplikazioagatik eta emandako babesagatik.
Eskertu nahi dugu ere udal langileek alegazioak aurkeztera hurbildu diren pertsonen aurrean erakutsitado prestatutasuna eta jarrera.
Sendo sinesten dugu bere idealen alde borrokatzen duen eta guztion onerako elkarlanean aritzen den herri batek bere nortasuna, duintasuna eta etorkizuna sendotzen dituela.
Herri bat sinesten duenaren defentsan batzen denean, Andoain indartsuagoa, kohesionatuagoa eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasun handiagokoa eraikitzen da.
Andoainek eta Gipuzkoak dagoeneko hitz egin dute. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiaren txanda da.
Alegazio mordo honen aurrean, erantzunak ere neurri berekoa izan behar du: erantzukizunak bere gain hartu eta herritarrentzat irtenbiderik onena ematea.