LAZOak gure herriari eta Gipuzkoari dakarzkien kalte larriek bultzatu dituzte andoaindarrak eta gipuzkoarrak alegazioak aurkeztera. Badakigu Andoainen bakarrik 2.828 erregistratu direla.
Plataformak aurkeztu duen eskaerari Aldundiak erantzun o ziala emateko zain gaude, guztira zenbat alegazio aurkeztu diren jakiteko. Oraindik ez daukagu datu hori, baina informaziorik ez dagoenez, Gipuzkoa osoan parte-hartzea handia izan dela ondoriozta dezakegu. Are gehiago, 3.000tik gora alegazio izan daitezkeela esatera ausartzen gara.
Datu horiek indartu egiten dute Errespetatu Andoain plataformaren inguruan sortu den mugimendua, eta horiek lanean jarraitzen dugu informazioa kalera hurbiltzeko hurrengo ekintzetan.
Bitartean, herritarrei gogorarazten diegu plataformarekin harremanetan jar daitezkeela errespetatuandoain@gmail.com helbide elektronikoaren bidez kontsultak egiteko, informazioa zuzenean jasotzeko, ekintzetan puntualki parte hartzeko edo aktiboki lanera hurbiltzeko. Pozik hartuko ditugu ekarpen guztiak!