2026ko ekainaren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako
Departamentuko foru diputatuak emandako Foru Agindua. Agindu horren bidez, Bazkardon A-15etik N-1era lotura zuzena egiteko Begizta Proiektua
jendaurrean jartzeko eta entzunaldi-izapidea irekitzea erabaki zen, baita proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere; era berean, alegazioak aurkezteko epea uztailaren 29ra arte ezarri zen.
Iragarpen horren ondorioz, Errespetatu Andoain plataforma martxan jarri zen. Plataformaren batzordeek lan handia egin zuten 28 alegazioen idazketan, hainbat alderdiri buruzkoak: segurtasuna, ingurumena eta kutsadura, proiektuaren deuseztasuna, prozedura publikoaren deuseztasuna, herritarren parte-hartzea eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.
Aldi berean, plataformak herritarrei jakinarazi zien, Basteron egindako bilera irekien bidez, irratsaioetan egindako elkarrizketetan eta sare sozialen mezuen bidez une hori zela mobilizatzeko unea, LAZO proiektu zentzugabea geldiarazten saiatzeko.
Alegazioak aurkezteko azken astean egiaztatu zen herritarren erantzunaren bolumena oso handia zela, Ataria ia kolapsatuta geratu zelarik. Behin epea bukatuta, Errespetatu Andoainek GFAri eskatu zion alegazioen kopuru osoaren berri emateko, eskatzaileen jatorria zehaztuz. Informazio hori jasotzean, erantzunaren garrantzia berretsi zen; 4.436 alegazio aurkeztu ziren udalerri hauetan: Andoain, Aduna, Alkiza, Antzuloa, Beasain, Deba, Donostia, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Ibarra, Irun, Irura, Ikaztegieta, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Iruñea, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zestoa, Zizurkil eta Zumaia, baita Iruñan ere.
Frogatuta dago LAZO absurdua ez dela Andoaingo arazo esklusiboa, Gipuzkoa osokoa baizik. Plataformak espero du Aldundia egoerak eskatzen duen mailan egotea, etengabe aldarrikatzen duen entzute aktiboa praktikan jarriz.