Martxan da Errigoraren kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2023ko mar. 9a, 09:24

Matxoaren 9arekin ekin diogu aurtengo udaberriko kanpainari, Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, "Bat egin Errigora Balioekin" leloarekin.

Izan ere aurtengoan, kanpainan eskuratu ahal izango diren produktuak ERRIGORA BALIOAK berme zigilu eta guzti datoz euskarazko ohiko etiketetan gehituta. Berme zigilu horrek produktuak  4 balio (gutxienez) badituela ziurtatzen du: Euskara, Auzolana, Bertakotasuna eta Nekazariekiko harreman bidezkoa. Berme zigilu horren informazio guztia propio sortu dugun webgunean duzue.

Deia egiten dugu beraz bestela kontsumitzeko, Errigora Balioen arabera kontsumitzeko: bertako elikagaien alde, euskaraz, auzolanean eta ekoizpenean harreman bidezkoak sustatuz. Gainera, bultzada bat suposatzen du ekoizleek elkarlanean hasitako Errigora Balioak identifikatzailearentzat, abiapuntuko 4 baioetan edo-eta berrietan sakontzeko.

Urtero bezala ehundaka bolondresen lanari esker eta Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera ehunka herritan egin ahalko da olio, kontserba, lekale arroz eta pasta eskaera. Produktu hauek eguneroko kontsumora ekartzeko eredu honi jarraikiz urte osorako despentsak betetzeko unea da.

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!