10 urte bete-bete

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2023ko urr. 20a, 07:55

ERRIGORAren komunitateko 10 lagunek egin dute udazkeneko kanpaina bereziari hasiera emateko deialdia. “10 urte bete-bete” lelopean dator urteroko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 10.edizio berezi hau. Atzera begirada luzatu eta komunitatearen argazki erraldoia berrosatu asmo duena. Saski eskariak azaroaren 9 arte bilduko dituzte.

Ikastolen Elkartea, Aek, Sortzen eta  Agerraldia ekimeneko ordezkari bana, 2 ekoizle (Aristu eta Biosasun), Errigoraren kanpainetako 2 boluntario, Errigoraren presidentea eta kanpainetako saski eskatzaile batek 10eko argazkia osatuta, Hernaniko Oronaren egoitzan prentsaurrekoa izan da gaur. Udazkeneroko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka, kanpaina bereziaren nondik norakoak azaldu eta saski eskaera egiteko deia Euskal Herri osora zabaltzeko.

Hona hitzartzeak:

Ibon Ollo, Aristu upategiko ekoizlea:

10 urtetan ekoizleen familia nola ugaldu den bizi izan dugu, ugaldu eta heldu. 5 ekoizlerekin hasi eta 23 ekoizletako taldea osatzeaz gain, taldean konpromiso konpartituak hartu (eta bete) eta Errigora Balioak baratzeratzeko pausuak eman ditugu.

Ibai Sueskun Agerraldia-ko kidea

Ager eremuko euskalgintzarentzako behar-beharrezko hauspoa dugu gaur hamargarrenez abiatzen den Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina

Mila Kintana ohiko saski eskatzailea

Nik aurten berriro eskatuko dut deia eta nahiko nuke inoiz eskatu duten guztiek berriro eskatzea

Natxi Aranburu Errigoraren presidentea

Bete-beteak izan dira 10 urtetan bildutako lorpenak eta osatutako komunitatea

Bete-bete sentiarazten gaitu Errigorak, parte garen izateak. Komunitatea betetzen (emozionatzen) duten balioak direlako

  • Zubigintza: Pertsona, lurralde eta ideia desberdinen bat egitea
  • Ekintza: Hitzetan baino egiten dugunean aurkitzea sinisgarritasuna
  • Ahalduntzea: Txikitasunetik amets handia eskuratzeko gaitasuna badugula ikustea

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!