KORRIKA

Geureari eutsi diogu udaberriko kanpainan

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2024ko mar. 25a, 07:00

Udaberriroko Nafar hegoaldeko uzta, ESKUTIK ESKURA kanpainan eskaerak egiteko epea itxita, komunitatearen atxikimendua sendotu dugula adieraz genezake.

  • 10.000 etxetako despentsak betetzeko eskariak jaso ditugu.
  • 127.000 litro olio izan dira eskatutakoak.
  • 26.000 kontserba-, lekale-, arroz-, pasta- eta ardo-lote dira eskatutakoak.

Azken hilabetetan agerikoa izan da bai elikagaien prezioen eromena eta bai nekazal munduaren itolarria ere. Merkatu logikak eragiten dituen zailtasun hauen aurrean bestelako merkaturatze eredu bat praktikaratzeko aukera izan da udaberriko kanpaina. EUTSI GEUREARI! lelopean egin genuen hain zuzen deia kanpainan parte hartu eta eskaerak egiteko; zailtasunez jakitun, gure ahaletatik ametsetarako bidea marraztu ez ezik, bidea egiten jarraitu genezan.

Bada eutsi diogula esan dezakegu, jasotako emaitzak ikusita.

Egunotan Korrika martxan da bidez-bide. Eta udaberriko kanpainak, euskaraz kontsumitzeko aukera suposatzeaz gain edo ekoizle etxeetan euskara planak ezartzeko bultzada ekartzeaz gain, badu lekukoa eskuz-esku eramatearen antzekotasunik! Badu HARROtasunetaik eta badu HERRItk! Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko auzolan hau beste behin gauzatzea bera ahalduntze ariketa bat da, ahalak metatzen jarraitzekoa. Eta aurrera begira jarrita zergatik ez amets berriak marraztu? Nekazarientzat lan baldintza duinagoak eskuratzea bezalakoak; edo merkatu logikatik ateratzeko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko epe-erdiko akordioak bezalako ametsak edota kontsumo-elkarte eta eragileekin aliantza-sareak osatzea bezalakoak. Eta zergatik ez ekoizpen- eta elaborazio-bitarteko kolektiboak eskuratu? Lurrak erostea, lur komunaletan hitzarmenak lortzea, ontziratze azpiegiturak gureganatzea, olio errota komunitarioak sustatzea… Zergatik ez?

Datozen asteetan

ERRIGORA BALIOAK zigilupean (errigora.eus/identifikatzailea) Euskal Herriko ehundaka herritara iritsiko dira eskatutako produktuak paletetan atonduta, eskuz esku banatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!