Bilera irekia, asteazken iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatua 2025ko urr. 29a, 10:36

Etxebizitza Sindikatutik asteazkenean bilera irekia antolatu dugu
Igara espazioan. Asteazken honetan izango da arratsaldeko 19:00etan hasita.

Norbaitek etxebizitzarekin (kontratuarekin, etxe-jabearekin, eta abar) arazorik edukiko balu, bertara gerturatzea animatzen diogu. Gure jarduna ezagutu nahi duen orori gonbidapena luzatzen diogu, baita etxebizitzaren arazoaren kontrako borrokan edozein motatako ekarpena egin nahi duenari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!