Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, HITZEZ EKITEKO GARAIA lemapean. Euskararen erabileran eta hizkuntza-ohituretan eragitea du helburu Euskal Herriko ariketa sozial masiboak, eta herritarroi dagokigu Euskaraldia gure herriko errealitatera egokitzea eta martxan jartzea.
Horregatik, irailaren 14ean (asteazkena) arratsaldeko 18:00etan Urigain kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko deia egiten diegu herriko eragileei eta norbanakoei. Zuen parte hartzea garrantzitsua da!