Aurtengo edizioan Andoainen garbi dugu: Euskaraldiak herriko kaleak hartu behar ditu. Kaleak arigune bilakatu nahi ditugu. Izan ere, Kike Amonarrizek esan bezala, Euskaraldia praktika da, egunerokoan egiten den ariketa: familian, lanean edota lagun artean ditugun ohiturak eta inertziak saihestea eta euskarazko elkarrizketak sustatzea.
Horregatik, azaroaren 17an, ariketa hasi aurreko egunean, pintxopote berezia egingo da Andoainen. Elektropottotte eta Burrunba elektrotxarangek girotuko dituzte kaleak eta hainbat tabernek ekimenarekin bat egin dute, egun horretan pintxopotea eskainiko dutelarik: pintxoa edariaren truke. Hartara, Plaza Moretik kiroldegiko zubira arteko bidea egingo du Burrunba elektrotxarangak, bidean, Bastero, Hiru, Traiñerum, Irunberri, Txindoki eta Gaztelutxo tabernetatik igaroko delarik. Aldiz, Elektropottotte elektrotxarangak Zumea inguruko tabernak astinduko ditu: Danena, Txalaka, Txitibar, 97, Amama Klaudia, Muga eta Txuribeltz.
Bertan ikusiko gara!