Andoain Euskaraldia'22

Andoaingo Euskaraldiak lokala ireki du ZASAn, Euskaraldia heltzear den honetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko aza. 4a, 11:11

Euskaraldiko kontuak bideratzeko ZASAko lokala ireki du Andoaingo Euskaraldiak. Zenbait herritar gerturatu dira izena ematera eta haien txapak jasotzera.
 

Herritar asko dabiltza Euskaraldiko txapak non jaso daitezkeen galdezka. Hona erantzuna: Andoaingo Euskaraldiak ZASAko lokala ireki du horretarako: Kale Nagusiko 33. zenbakian. Astegunetan, asteazkenetik ostiralera irekiko da, 17:30-20:00 bitartean. Azaroaren 12ko eta 17ko larunbatetan, aldiz, goizaldean egongo gara bertan, 11:30etatik 13:30etara.
 
Izena emateko zein txapa jasotzeko aukera izango da bertan. Horrez gain, Euskaraldiko produktuak izango ditugu salgai: jertseak, kamixetak, poltsak, eta kaleak apaintzeko banderak. Herritar batzuk jada hurbildu dira haien txapak jasotzera eta arropari begiratu bat ematera. Euskaraldiaren inguruko edozein informazio jaso nahiko bazenute ere, bertan argituko dizuegu dena. Gerturatu, bertan izango gara zuen zain!


 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!