Andoain Euskaraldia'22

Klaap eta Egape dantza taldeak Euskaraldiaren amaiera-festan, ostiral honetan 19:00tan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko aza. 29a, 13:45

Ostiralean, arratsaldeko 18:00tan hasita, ospakizuna izango dugu Goikoplazako karpan. Egunez egun xehetasunak aletzen joango gara. Atzokoan zezen-suzkoaren berri eman genuen (20:00). Gaurkoan dantza emanaldiaren inguruan ariko gara (19:00).

19:00 Dantza emanaldia

EGAPE: Euskaraldiaren kantutik abiatuta, koreografia sortu dute Urnietako dantzari gazteek. Urnietan plazaratu ondoren, andoaindarren aurrean dantza hori eta beste bi dantza gehiago eskainiko dituzte.

KLAAP: Euskaraldia abiatzearekin batera, Aiurri.eus bidez zabaldu zen Klaap dantza eskolako kideek prestatu zuten koreografia. Bideoak arrakasta handia izan du, eta Goikoplazan zuzen-zuzenean ariko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!