Erniobea Institutuak eraikin berria estreinatuko du 2021-2022 ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia Fleming Herri Eskolako 5. mailako ikasleak 2021ko eka. 4a, 22:47

Arratzainen (Villabona) dagoen DBHko Erniobea Institutuak eraikin berria estreinatuko du datorren ikasturtean. Duela ia 10 urte hasi zen prozesua, bukaerara iritsi da 2020-2021ko apirilean.

Eraikin berriarekin dituzten beharrei erantzuteko espazioa izango dute eta horren ondorioz, aldamenean kokaturik dagoen Lehen Hezkuntzako Fleming Herri Eskolak ere, galdutako zenbait gela berreskuratu ahal izango ditu. Jaso den informazioa Erniobea Institutuko zuzendaria den Olatz Zumeta, Obrako arkitekoa den Ainara Jorrin eta Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzako arkitektoa den Karmen Marcori esker izan da. 

Erniobearentzat beti izan da arazo bat espazioa. Horregatik, orain dela zenbait urte, adostu zuten Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkariarengana jotzea obra eskatzera.  Jakina denez, Villabonako Institutu Publikoan Zizurkilgo, Larraulgo, Asteasuko, Adunako, Alkizako eta Villabonako ikasleak elkartzen dira. Azkeneko urtetan, inguruko herriak asko handitu direnez, ikasle kopurua ere handitu egin da. Ikasturte honetan 354 ikasle daude: 1. mailan 5 gela daude, 2. mailan beste 5, 3. mailan 4 eta 4. mailan 3. Obraren beharra argi zegoen eta duela 10 urte hasi zen prozesua aurten bukatu da. Obra publiko bat egitea oso zaila da. 

Obra publiko baten esleipena
Enpresaren aukeraketa publikoa denez, ez dute zuzenean aukeratzen. Interesa dutenei, diru kopuru baten truke, proiektuak aurkezteko eskatzen zaie. Proiektu horiek aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko obretan aritzen diren arduradunek erabakitzen dute zein enpresari eman lana. Horrela aukeratu zuten TECSA enpresa eraikitzaile gisa Erniobeako obra egiteko.

Arkiteko villabonatarra
Obraren arkitektoa Ainara Jorrin, villabonatarra, izan da. Ainarak bi urte daramatza lanbide honetan, ikasketak bukatu eta hamar egunetara arkitekto lanean hasi zen. Ainara TECSA enpresaren produkzioko arduradun nagusia da. Bera arduratzen da langileak kontratatzeaz eta ordaintzeaz, baita hilabetez hilabete eraikuntzaren inguruan gertatzen den guztia kontrolatzeaz ere.

Obra gauzatzearen prozesua
Hasierako planoak ingenieritza enpresa batek egin zituen ordenagailuz, Autocad programa erabilita, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Enpresa esleitu ondoren, TECSA arduratu zen langileak kontratatzeaz. Berak agendan dauzka enpresa espezifiko batzuk eta handik hartzen ditu behar dituen langileak: kristalariak, elektrizistak, igeltseroak, arotzak, margolariak, estrukturistak... proiektua gauzatzeko egokienak zein diren erabakita.

Guztira 35 bat langile parte hartu dute obrako lanetan, 32 espezialistak eta besteak enpresako langileak.

Eraikuntza egiteko erabilitako material nagusia hormigoia izan da, blokeak estruktura egiteko eta zorua ere hormigoizkoa da. Zoruaren gainean porzelanazko lauzak jarri dituzte. Eraikuntzak 60 leiho inguru izango ditu, 50 tamaina txikikoak eta 10 handi. Solairu bakoitzak 180m 2 inguruko azalera du. Gela handienak 50 m 2 izango ditu eta gela txikiak, berriz, 30 m 2 .

Eraikuntza berria
Beheko atetik sartu eta gune zabal bat dago, kristalera handi bat du eta beste aldean patio bat ikusten da. Kristaleraren ondoan biltegi bat dago eta biltegitik gertu eskailera zabal bat goiko pisuetara igotzeko.

Beheko solairuaz aparte, beste bi pisu daude:
     1. pisuan lau komun daude, ikasle eta irakasleentzat, biltegi bat eta lau gela handi: liburutegia, irakasle gela, plastikako gela eta teknologiarako gela bat. Bi gela horien artean beste biltegi bat dago.
     2. pisua oso antzekoa da, baina hemen ikasgelak daude eta guztira zazpi dira.

Obraren bukaera eta erabilpena
Duela bi urte, hasi ziren Erniobea Institutuko eraikuntza berria egiten. Berez, 2018-ko udaran hastea aurreikusita zegoen, denok oporretan ginela. Baina azkenean, 2018-ko irailaren 9-an hasi ziren. Obrako langileek pentsatzen zuten eraikuntza Aste Santuetarako bukatuko zutela. Hala ere, pixka bat luzatu zen eta oporren ondoren amaitu zuten. Azkeneko lana mendiaren lurra lisatzea izan zen.

Orain lanak amaitu dituztela, alde batetik gelak hornitu beharko dituzte eta bestetik, areto handi bat egiteko pareta bat bota. Obretan ari zirela, horma bat kendu nahi izan zuten bi gela elkartuz, baina ez zieten utzi eta hori orain botako dute.DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak hasiko dira eraikuntza berria erabiltzen, 2021-2022 ikasturtean.

Flemingentzat zer?
Oraingo eraikuntza berria DBHekoentzat bada ere, Fleming Herri Eskolak ere espazioa irabaziko du. DBHko ikasleak gehitzen joan direnez, espazio gehiago behar izan dute eta Fleming Herri Eskolak erabiltzen zituen zenbait gela eskuratu zituzten, Lehen Hezkuntzako eskolaren kalterako.

2018-2019 ikasturtean, informatika eta ingelesa, gela berean ematen zen. 2019-2020an beste ikasgela bat behar izan zutenez, informatika eta musika gela elkartu ziren. 2020-2021ean DBHko eskolak beste espazio bat behar izan dute, ondorioz, musika eta informatika gela bezala zegoena 6. mailakoen ikasgela bihurtu da ordenagailu eta musika gela galduz. Hori dela eta, ikasturte honetan ingeleseko eta musikako irakasleek gelaz gela joan behar izan dute, beraien traste guztiekin eskailerak gora eta behera. Orain obra bukatuta dagoela, Lehen Hezkuntzakoek espazio gehiago edukiko dute eta horrela, 3 espazio eskuratuko dituzte. Hurrengo ikasturtean ingeleseko, musikako eta informatikako gelak izango dira.

_________________________________________________________________________________________________

Karmen Marco Garcia, Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako arkitekoari elkarrizketa.

Zenbat denbora daramazu obretan? Hemen, Hezkuntza Sailan eta ikastetxeen obretan 6 urte.
Noiz jaso zenuten obra egiteko eskaera? Ni etorri nintzenerako eskaera egina eta bideratua zegoen.
Zeinek erabaki zuen obra egitea? Ni orduan ez negoen hemen, lehenagokoa da eskaera. Baina normalean ikastetxeak berak eskatuko zuen, Gipuzkoako Lurralde Ordezkariari bideratu eta plangintzako teknikariek aztertu eta gero arkitektoek (orduan hemen lanean izan banintz, nik egingo nuke). Bideragarria izango zela ondorioztatuko zuten eta Lakuara bidali eskaera.
Zeinek gidatu du prozesua? Hainbatek, prozesua zein momentuan dagoen.
Ba al dago beste arkitektoren bat zurekin batera Hezkuntza Sailan? Lakuan arkitekto gehiago dago eta diseinatzeko prozesua haiek gidatzen dute.
Zergatik egokitu zitzaizun zuri obra hau? Behin obra esleitua dagoenean, obra egin behar denean, Ordezkaritzak ikuskatu behar ditu obrak eta beste obren artean horixe ari naiz azken hilabetetan.
Noiz hasi zinen obraren lanarekin? Obra hasi baino pixka bat lehenago. Obra 2019ko irailaren 6an hasi zen.
Zenbat plano egin dituzu obrarako? Ba nik batere ez, Jaurlaritzak kontratau duen beste arkitekto batek egin zuen proiektua: Iñaki Iturbek. Dena den, 100 bat plano dago eta pentsatzen dut berak eta bere lankideren batek egingo zituela.
Zenbat langilek hartu dute parte planoak osatzen? Zein dira langile horien lanbideak? Normalean Arkitekto zuzendaria dago eta beste arkitekto batek lagunduko dio, garai batean delineatzaileak egiten zituzten planoak, baino gaur egun arkitektoek berek egiten dituzte ordenagailuz, Autocad, Revit eta horrelako aplikazioekin. Bestalde, aparejadore eta ingeneriak daude horrelako proiektu batean lanean ere.
Planoak eskuz ala ordenagailuz egiten dituzue? Ordenagailuz
Zenbat denbora egon zarete obra honetako planoak egiten? 3-4 hilabete izan ohi dira, proiektuaren eta prozesuan egin behar diren aldaketen arabera
Zein da hasieratik bukaeraraino egin behar izan duzun lana? Nik ikuskaritza lanak egiten ditut batipat. Arkitekto egileak eta obra zuzendariak (kasu honetan berdinak dira, eta arruntena horixe da) egiten dituenak, laburrean:

  • Lekua ezagutu, begiratu maldak, eguzkia nondik datorren, nondik izan daitekeen sarreratik egokiena, zenbat alturako eraikina beharko lukeen inguruaren arabera, jatorrizko eraikinarekin izan behar duen erlazioa aztertu....
  •  Zirriborro batzuk egin, ea eskatzen den programa non eta nola sartu daitekeen irudikatzeko.
  • Hezkuntzako arkitektoei planoak erakutsi eta haiek zuzenduko eta eskatuko dizkiote hainbat aldaketa
  • Bete behar diren hainbat araudi aztertu eta haiek betetzen duen proiektua egin.
  • Lurra aztertu egin behar da, jakiteko zein egitura eta zer zimentazio behar duen eraikinak (azterketa geoteknikoa)
  • Behin betiko planoak egin
  • Kalkuluak egin. Ingeneruekin (instalazio eta egitura kalkulatuko dutenekin) bildu eta zer egitea nahi duen azaldu.
  • Aurrekontua egin behar da ere, eta hori normalean aparejadoreak egiten du. Horretarako zein material erabiliko dituen erabaki behar du.
  • Proiektu osoa osatu eta Hezkuntzan entregatu.
  • Behin horrela, itxoin behar du, Obra hasi arte.
    Obra hastean, bera izango da Arkitekto zuzendaria eta enpresak dituen duda guztiak berak argitu behar ditu, bera baita obra nola egin behar den esaten duena. Proiektuan dagoena egin behar da, baina beti suertatzen dira ezustekoak eta horiek zuzendu behar ditu.

Zenbatekoa izan zen aurrekontua? 1.960.000€
Garestitu al da obraren kostua? Zenbat? Oraindik ez ditugu kontu guztiak egin, baino gutxi-gora behera %9
Zenbat aldiz etorri zara obrara? Zertara? Astean behin joaten gara. Obra jarraipena egiteko bilerak astean behin direlako eta bertan hurrengoak hartzen dugu parte:
- Arkitektoa: Iñaki Iturbe
-Aparejadorea: Iñigo Casla
-Enpresa eraikitzailearen (Tecsa): Obra burua (Pedro), bere ondoz ondoko languntzailea (Ainara) eta
enkargatua (Anttolin).
- Hezkuntzaren aldetik arkitektoa, ni.
Bileretan, obran egon diren arazoak aztertu eta hartu behar diren erabakiak denen artean hitz egiten ditugu.
Zein da obra batean egiten den lehenbiziko lana? Ze material erabiltzen da
horretarako? Lehenik obra nola antolatu behar den pentsatu behar da, nondik sartuko diren kamioiak, non jarriko den garabia, non langileentzako etxolak, nola egingo den obra itxitura. “Obra
inplantazioa” deitzen zaio horri. Hurrengo lanak normalean “lur mogimenduak” dira. Zuhuaizkak kendu, lurra lixatu...
Zenbat denbora behar izan zenuten garabia jartzeko? Eta kentzeko? Gutxi gora behera bi egun
Obra bukatutakoan edo bukatu aurretik etorriko al zara? Zu ezagutzeko aukerarik
izango al dugu? Ez dakit ba, bilerak atsaldeetan izan oi ditugu eta ordurako etxean zaretela uste dut. Zaila izango dela uste dut.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!