Gaur hasiko dira inauteriak Gazte Lokalean

Gazteek ondo igarotzeko hainbat ekintza antolatu ditugu. Gaur INAUTERIEI hasiera emango diogu lokalaren apainketarekin.

Ostiralean, otsailak 12, KARAOKEA egingo dugu. Azkenik, larunbaterako, otsailak 13, ESCAPE ROOM bat prestatu dugu Gazte Lokalean. GALDUTAKO MOMIA du izenburua.
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar duzue:
- 682025485 telefono zenbakian
- gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!