Andoaingo Udaleko Euskara eta Gazteria lansailek herriko Gazte Lokala eta ikastetxeekin batera antolatu dute ekimen hau. Leizaran institutu, La Salle-Berrozpe ikastetxe eta Aita Larramendi Ikastolako 1. eta 2. DBHko ikasleentzat, guztira 352 gazterentzat. Platape Kirol Klubakeskainiko du saioa eta antolatuko diren taldeetan hiru ikastetxeetako ikasleak egongo dira nahastuta.
Ekimen honekin helburu hauek lortu nahi dira:
- 12 - 14 urte bitarteko gaztetxoek euskara arlo ludikoarekin identifikatzea, kirolarekin, jokoekin…
- Gazteen arteko lankidetza sustatzea lehiakortasunaren gainetik- Ikastetxeen arteko harremanak sendotzea
- Agente desberdinen arteko kolaborazioa sustatzea eremu komunitarioan: Udala,ikastetxeak, Gaztelekua,… helburu jakinen aurrean.
Gaztetxoek ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute!