Formakuntzari dagokionez, plataforma digitalez eta hipersexualizazioaz arituko gara ostiralean, Itaiarekin batera Urnietan gauzatuko dugun mahai-inguruan. Bigarren hitzaldia, Andoainen, gaur egun gazteok politikan nola eragin dezakegun arituko gara, estrategia sozialistaren inguruan aritzeaz gain.
Eskaintza kulturalak ere bere lekua izango du, izan ere , "Aukeran" dantza konpainia izango dugu Biterin (Hernani) ostiralean. Jardunaldiekin amaitzeko, larunbatean bazkaria eta gaualdean DJak izango ditugu Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean.