Bi urte pasa dira azken Santakrutz jaiak ospatu zirenetik. Bi urte hauetan oinarrizko eskubideak urratu eta gure bizi baldintzak okertu dira. Gazte langileon aisialdia kriminalizatu eta gure egunerokoa etxetik lanera eta lanetik etxera mugatu nahi izan da. Kalean edateagatik osasun-hondamendiaren arduraduntzat jo nahi izan gintuzten eta debeku eta isunak iritsi ziren. Toque de queda eta neurri zentzugabeak. Kamerak eta kontrol mekanismo berriak. Agerian geratu ziren osasun sistemaren gabeziak, eta zer esanik ez, gazte langileon bizimoduak eragiten dituen osasun mentaleko arazoak.
Langileriak ordaintzen ditu krisialdiak, eta oraingoan ere horrela izaten ari da. Bizitzaren garestitzeak eta ditugun ikas- eta lan-baldintza penagarriek ezaugarritzen dute gazte langileon egunerokoa. Kalitate txarreko hezkuntza sistema geroz eta garestiagoa, praktiketako lan kontratuak, aldi baterako lanak, langabezia estrukturala, soldata penagarriak, kontraturik gabe lan egin beharra...
Ezinbestekoa da gazte langileok batu eta gure kabuz antolatzea. Alderdi parlamentario eta instituzioak diruaren menpe daude, eta ondorioz dirudunen txontxongilo hutsak dira. Premiazkoa da gutxi batzuen irabaziak handitzera bideratu ordez denon ongizatea zentroan jarriko duen gizartea eraikitzea. Klaserik gabeko gizarte berri bat eraikitzea.
Gutako bakoitzak arazo propioak baditu ere, beharrezkoa zaigu egungo krisialdiari modu kolektiboan aurre egitea. Horregatik, dei egiten diegu andoaindar denei apirilak 23rako antolatu dugun egitarauean parte hartzera.
*Tiketak Ernaitzan, sare sozialetan edota 688 845 939 telefonoaren bitartez lortu daitezke.