Gazte Koordinadora Sozalistak deituta, mobilizazioa izango da Bilbon eta Iruñean "Gerraren eta Faxismoaren aurka gazte langileok lehen lerrora!" lemapean. Joan eta etorriko autobusak antolatu dira bai Urnieta eta bai Andoaindik Bilbora joateko. Tiketak Urnietako Frontoi tabernan eta Andoaingo Txuri Beltz eta Lanbroa tabernetan erosi ahalko dira 5 edo 10 euroko prezioetan, ikasle/langabetu edo langile izatearen arabera.