- Indarkeria matxistaren aurka kaleak hartzeko deia zabaltzen du Itaiak. Eraso orori aurre egiteko beharra azpimarratu du antolakundeak, baita erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzearena ere, gero eta jende gehiago indarkeria matxistaren aurka posizionatu dadin.
- Matxismoaren normalizazioaren aurrean, indarkeria matxistaren aurkako borroka kalean indartzeko unea dela adierazi du Itaiak.
KASUAREN AZALPENA: Aurreko ostegunean (urtarrilaren 15ean) Urnietako kiroldegian, gizon batek emakume bat grabatu zuen kirola egiten ari zela. Eta, gainera, badakigu irudi horiek partekatu zituela.
MOBILIZAZIOA: Urtarrilak 20, Urnietako herriko plazan, 18:30etan.