Gizonezko batek urruntze agindua urratuz, emakumea labanaz erasotu zuen eta emakumea ihes egin nahian zegoela hil da. Gertakari lazgarri hau 2026ko 4. erailketa matxista izan da.
Ez gara esajeratzen ari, errealitateak agerian uzten du matxismoak bere horretan jarraitzen duela, eta emakumeok emakume izateagatik erailak izaten ari garela. Hutsunez beteriko sistema honetan, argi dago instituzioen babes neurriek muga nabarmenak dituztela eta ondorioz, emakumeak babesgabe egoeran gelditzen garela.
Indarkeria matxistaren aurka posizionamendu irmoa hartzeko momentua da: eraso matxista bakoitzari aurre eginez eta horien aurka kaleak hartuz. Emakumeon aurkako jarrerek ez dezaten lekurik izan ez gure kaleetan, ez etxeetan, ez sare sozialetan, ez inon.
Itaiatik jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzen jarraituko dugu: batetik, indarkeria jasan duen emakumea defendatzeko eta babesteko baldintzak borrokatuz; bestetik, eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzunez. Zentzu horretan, beharrezkoa da, matxismoaren aurkako kontzientziazio lana eta borroka indartzea, matxismoari aurre egingo dion mugimendu indartsua eratuz.
Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!