Jakinmina piztuko zitzaion zihurrenik honako titulua ikusi bezain laster, alegia, zer nolako zerikusia euki dezaketen batak bestiakin. Andoain eta Amazonas nola lotu ditudan zeure buruari galdezka arituko zara.
Andoain hitza esan ohi dugunean, Leitzaran bailara eta ibaia dira edonori burura etortzen zaizkion lehenengo gauzak. Duela hilabete batzu, aurten eduki ditugun eurite bortitz guztiak ikusiaz, Amazonas eta Leitzaran ibaien arteko antzekotasun bat zegoelaz ohartu nintzen. Eta honako bi galdera etorri zitzaikidan burura; Andoaindarrek ba ote dakite Amazonaseko fenomeno natural honen berri? Eta haratago joanda, hemen hain ezezaguna den antzerako gertakizun ikusgarri hori, nola jakingo ote dute ba, beren herrian bertan ere ematen dela batzuetan?
Gauza da 2012.urtean, bidai ederra egiteko aukera izan nuela Amazonas ibaian zehar. Bidaia, ibaia itxasoaratzen den Belem hirian hasi zen.
Bidaiaren erdian ibaian gora itxasuntzian nindoala, oraindik Brasileko “Pará” deritzon probintzian, Santarem (oso histori bitxiak daude leku horri buruz kontatzeko dauzkatenak, baino jarrai dezagun...) herrian hain zuzen, bi ibai elkartzen dira. Batetik Tapajos ibaia eta bestetik Amazonas bera. Demagun Tapajos, Andoaingo Leitzaranen lanak egingo lituzkela bertan, eta noski, Amazonas ibaia Oria ibai nagusiaren planta, askoz ere urjario handiago batekin.
Han, Santaremetik atera eta berriro Manaoserunz itxasuntzian abiatu eta ibaian gora nindoala, itxasuntzia bi ibaien elkarteratzearen gainetik pasa zen, eta nire harridurarako, ibaian gora Manaosen ikusi behar nuen fenomeno berdina berta-bertatik ikusteko aukera izan nuen, alegia, hizkuntza portugesean esaten den bezala “o encontro das águas” fenomeno bitxi bezain eder eta miresgarria. Euskaraz “uren elkarteratzea” esango genukeen hau, zergatik ote da ba ain berezia?
Bi ibaiok guztiz kolore desberdina dute; Tapajos ibaiak dakarren ura beltza da ur garbi eta lasaiagoetatik datorrelako. Benetan gardena da, baina sakonera haundia duenez, beltztua ikusten da. Amazonas ibaia ordea indartsuago dator, eta lur arrasto eta buztin kolore bizi bat du.
Baino zer gertatzen ote da bi ibai erraldoiok elkartzen direnean? Zerk egiten du elkarteratze hau hain bitxia? Eta ze itxura hartzen du bi koloredun uren bapateko nahastea izan beharko lukeena? Sinesgaitza dirudien arren, bi ibaiak elkartu diren arren, bakoitzak bere kolorea mantentzen du kilometro askotan zehar.
Banekien Manaoseko gertaera eder honen berri, baina ez ibaian behera dagoen herri honetan! Nire helburuetako bat, neure begiekin Manaoseko “encontro das aguas” deritzona ikustea zen, baina hara non, ibai berdinaren beste lekuetan ere fenomeno hori ematen da antza!
Bost egun geroago, Manaosera iritxi nintzen ilunabarrean. Itxasotik lurrera iristen den itsasuntzi baten antzera hurbildu ginen bertako portura, sekula ahaztuko ez dudan zeru koloretsu eder baten azpian.
Manaosen lo egin eta hurrengo egunean, eguneko tour txiki bat hartu nuen, non uren elkarretaratzeaz gain, aurrexeago beste batean kontatu nahi nituzkeen sorpresak ikustera. Lantxa azkar batean eraman gintuzten bixitari batzuri fenomeno natural miresgarri eta bitxi hori gertutik ikustera, Manaoseko uren elkarretaratzea alegia.
Bertan Rio Negro eta Amazonas ibaiak elkartzen dira eta Santaremen bertan ikusi ahal izan nuen fenomenoaren antzera, beltz eta lur koloredunak diren bi ibai elkartzen dira. Rio Negrok Kolombian omen du jatorria eta Amazonak ordea Peru-n.
Aldi honetan, ordea, Santaremekin alderatuz ibaiok haundi eta zabalagoak ziren. Lantxarekin, beltz eta lur koloreen lerroaren gain gainean jarri ginen, eta bertan, bitxikeria hori ikuskatzen genuen bitartean esan zigun gidak fenómeno bitxiaren arrazoia.
Dirudienez bi ibaiak abiadura eta temperatura desberdinak dauzkate, eta ondorioz, baita dentsitate desberdina ere. Horrela ba ura eta olioa balira bezala jokatzen dute hasiera luze horretan. Nahiz eta gu, diferentzi nimino horietaz jabetzen ez garen, edota hobeto esanda, kolorearen desberdintasunaz bakarrik jabetzen garen.
Horrexegatik, eta elkarretaratzea poliki-poliki ematen delako, sei kilometrotan zehar ikus daiteke, nola bi ibaiok nahiz eta kolore desberdinekin, bata destearen ondoan eta aldi berean nahastu gabe elkarrekin doazen. Fenomeno hau, urteko egun guztietan dirau eta ez da desagertzen. Noski, azkenean, bi ibaiok Amazonas ibai buztinduaren kolorea hartzen dute.
Amazonas ibaiak Peruko mendietatik hasi eta Pazifikora iristen den arte 7000 kilometro luze du, eta Nilo Yangtse eta Mississippi ibaiek elkarrekin duten ur guztia baino ur gehiago du, eta beraz munduko ibairik haundi eta luzeena dugu Amazonas ibaia.
Garai euritsuenean, Amazonas ibaiak 48 kilometroko zabalera ere hartzen du. Horrek esan nahi du, Oria ibaiaren luzeraren bi heren adinako zabalera duela ibaiaren leku zabalenean.
“Uren elkarretaratzea” ere, sinestuko ez badidazu ere, Andoainen ematen da Leitzaran eta Oria ibiak elkartzen diren unean. Hori bai, gure kasuan oso baldintza berezietan agertzen denez, oso gutxitan ikusi daiteke urtean behin edo bitan, euriteen ondorioz.
Argi dago Andoaingo argazki hau atera baino ordu gutxi lehenago eurite bortitzak erori zirela Leitzarango bailaran, eta Oriak Aizkorritik Andoain bitartean ur asko dakarren arren, euriteek lehenago etsi zuten eta beraz urok lehenago argitu ziren. Horra hor ezoizkoa den ur kolorearen aldatzearen arrazoia. Baldintza berezi hauek bete behar dira, ur elkarretaratzearen lerroa hain luze eta argi ikusi ahal izateko. Hala ere, gure ibaiei begira, Amazonasen murgil gaitezke irudimena erabiliaz, jakinda 100 bider luze eta zabalagoa dela, eta 6 kilometro luzerako “uren elkarteratzea” imaginatuz.
Andoaingo uren elkarteratze gertakaria oso kondizio berezietan bakarrik gertatzen da. Gure ibaitxoen elkarteratze hori egun batetik bestera asko aldatzen da, Amazonasen gertaten ez dena alegia. Gure ibaitxoen izaera aldakor horrek bizirik dagoen itxura ematen dio. Bihotz taupadekin batera zainetako odola ixuri eta gelditzen den antzera, gure ibaiek hazi eta txikitu ohi dira egun batetik bestera euriteen ondorioz.
Horrexegatik, ez da erraza “uren elkarteratzea” Andoainen ikustea. Izan ere, nik ere ez nekien ematen zenik, aurtzaroa Andoainen pasa nuen arren, neure bizitzako urte asko Donostian eman bait nituen. Orain, neure herri kutunean bueltan naiz, eta gauzak nola diren, 2017 eta 2018 arteko negu gogor euritsu eta ahaztezin honetan, behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dut Manaos edo Santaremeko antzerako fenomenoa.
Aurrerantzean, Andoainen Leizaran ibaia gurutzatzen duzun bakoitzean, bi ibaiok elkartzen diren unean harreta pixkat jarri, eta pentsa; hemen dugu gure ibai taupadadunen elkarteratze berezia, egun batetik bestera aldatzen dena, eta “uren elkarteratze” haundia ematen den egun berezian, Amazonas ibaira hegan eramaten nauen, eta orain, ze ere eramango zaituena.