Hau horrela, greba mugagabea bertan behera utzi eta bihar lanera itzuliko gara
Egunak luze eta gogor joan dira baina merezi izan du. Firmatu dugun itunak nabarmen hobetzen dizkigu lan baldintzak. Itun hau ez zen posible izango greban egon garen 180 langile guztion konpromiso eta borrokarik gabe. Ezin ahaztu ere eragile sozial eta politiko ezberdinek erakutsi diguten babesa, benetan eskertzekoa izan da.
Argi geratu da beste behin ere langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak eta greba egiteak merezi izaten duela.