Lehenik eta behin, gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu senide, lagun eta lankideei.
Kapitalismoak eragindako beste laneko heriotza bat, beste familia bat birrindurik, eta beste drama sozial bat. Goizean lanera joateko jaiki eta ez etxera itzuli.
Lan osasunaren ikuspegitik ulertezina da gaur egun, oraindik, makina batetan atrapamenduagatik langile bat zauritu edo hiltzea. 90eko hamarkadatik Europa osoan zehar lan osasunerako araudiak makina eta gailuen egokitzapena behartzen baitu arrisku egoera oro ezabatzeko. Makina batek horrelako arriskuak baditu patronalak araudia betetzen ez duelako da. Ez dago beste irakurketa posiblerik.
Non daude OSALAN eta Lan Ikuskaritza? Euren betebeharra da patronalari lan osasuneko araudia betearaztea. Zer dio Eusko Jaurlaritzak ardura berea izanik? Zer diote Idoia Mendiak eta Iñigo Urkulluk? Beti bezala ezer ez. Badirudi langileon bizitzek ez dutela axola.
LAB sindikatutik irmoki salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez diola patronalari berea den ardura betearazi nahi, eta honen atzean erabaki politikoa dagoela. Honela, errotik aldaketarik egon ezean, datu beldurgarri hauek errepikatzen joango dira etengabe.
Bide batez, datozen orduotan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu.