Langileek 2021etik berritu gabe dute hitzarmena eta urte hauetan eman den KPIa kontuan hartuta, %12,2eko eros ahalmena galdu dute. Hitzarmen berriak besteak beste, galdutako eros ahalmena berreskuratu, KPIari erreferentzia egingo dion soldata igoerak eta 35 orduko lan astea lortu nahi dituzte.
Asuncion klinikak Tolosaldeako herritarrei zerbitzu publikoa ematen die, eskualdeko ospitale bezala funtzionatzen du eta langileak lan baldintza duinak izan behar dituzte. Enpresak orain arte ez du erakutsi negoziatzeko benetako borondaterik, eta berriki sindikatu eta langileoi epaileak arrazoi eman digun bezala, abusuzko zerbitzu minimoak ezartzeko ahalegin guztiak egin ditu, greba zapuztu nahian.
Oraingo egoeran, gero eta langile pobreagoak dira eta honek, ezinbestean zerbitzuaren okertzea dakar. Izan ere, urteetako bai langileen eta baita herritarren aldarrikapenei esker Tolosan eraikiko den ospitale berriaren Plan Funtzionala ezagutu berri dugu.
Plan funtzional honek, eraikiko den ospitalea eta eskualdean emango den osasun zerbitzua nolakoa izango den ezartzen du eta azterketa zorrotzago baten faltan, honakoa salatzen dugu:
- Hospital berriaren langileen beharrak ezartzen dituzten taulan, agertzen diren kategoria ezberdinen artean, sukalde edo garbitasuneko langilerik ez da agertzen
- Asuncion ospitalean 333 langile daude gaur lanean, eta ospitale berriak 320,5 langile behar dituela diote, dagoeneko OSIan dauden 56 langileri, beste 264,5 gehituta. Ez da esaten zer gertatuko den Asuncionekin, ezta bertan dauden langileekin ere.
- Gaur Asunción klinikan ematen diren zerbitzu guztiak emateko asmorik ez daukate, plan funtzionalak ingresoa izan dezaken edozein zirujia ezabatzen baitu, besteak beste. Ez da kirofanoetaz ezer esaten. Inguruko beste eskualdetako ospitaleek dituzten zerbitzuak ere ez dira agertzen, obstetricia eta urjentzia pediatrikoak adibidez.
LAB eta ELA sindikatuak salatu nahi dugu ospitale berrirako aldarrikatzen ari garen hiru ezaugarrietatik bat bera ere ez duela betetzen, eta beraz, Eusko Jaurlaritzari plana aldatu dezala eskatzen diogu, baita ere egingo diren udal hauteskundeetan Tolosan eta eskualdeko udal gobernuek, ospitale berriak izan behar dituen ezaugarrien alde lan egingo duten konpromezua eskatzen diegu:
- %100ean publikoa izatea
- Zerbitzu guztiak dituena
- Gaur Asuncionen dauden langile guztiak bertan egotea