Posta Zerbitzu Unibertsala ez da betetzen ari, gutunak pilatzen ari dira lehentasuna paketeak ateratzea baita, eta denbora izanez gero, jakinarazpenak. Gutunek egunak daramatzate banatu gabe. Andoainen hedadura kontuan hartuta, egoera gainkarga eta estres onartezina eragiten ari da lanean diharduten hiru langileengan.
Lanpostu hutsak duela hilabete batzuk programatutako oporrei dagozkienak dira, eta joan den astetik izandako bajei, astelehenaz geroztiko baten kasuan izan ezik. Beraz, enpresak behar besteko denbora-tartea izan du hain beharrezkoak diren kontratazioak egin ahal izateko. Langile gehiago lehenbailehen kontratatzea eskatzen dugu.