Eskualde mailako manifestazioa Hernanin, maiatzaren lehenean

Erabiltzailearen aurpegia LAB euskal sindikatua 2026ko apirilaren 23a

Maiatzaren lehena dela eta, LAB sindikatuak eskualdeko manifestazioa deitu du eguerdiko 12:30etan hasita, Hernaniko Gudarien plazan.

Euskal langileok, gerrari eta gerraren faktura ordaintzeari ezetz esango diogu, eta antolakuntza kolektiboaren zein borrokaren bitartez, Euskal Herrian beste eredu bat posible dela aldarrikatuko dugu. Kaleak hartuko ditugu Euskal Herriko 26 eskualdetan, hiru aldarrikapen erdigunera ekarrita:

  • Etxebizitza eskubidea.
  • Kalitatezko zerbitzu publikoak.
  • Soldata eta pentsio duinak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!