Argitalpen honen bidez, lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu dugula jakinarazi nahi dizuegu.
Aurtengoan, VI. edizioa ospatzekotan egongo ginen. Baina, egoerak eta COVID19ari aurre egiteko bete beharreko neurriak kontuan hartuta, ezinezkoa da segurtasun osoz San Silbestre gisako lasterketa bat aurrera ateratzea. Egoeraren zailtasunak ikusita, arduraz jokatzeko eta elkar zaintzeko unea da eta jende pilaketak ekidin eta zuhurtziaz jokatzea dagokigu.
Egoera hau dela eta, aurten ezin izango dugu urteko azken eguna gure lagun, familia eta herritarrekin lasterka amaitu, baina hurrengo urteko lasterketan elkar ikusiko dugulakoan gaude!