Aurtengoan ere ez da San Silvestrerik izango

Erabiltzailearen aurpegia Lasterka Itzuli 2021eko abenduaren 21a

Lasterka Itzuli San Silvestre ekimenaren antolatzaileak jakinarazi duenez, aurten ere ez dute lasterketa antolatuko egoera epidemiologiko kaskarra medio. 

Aupa korrikalari!

Aurtengoan ere ez dugu San Silbestre lasterketarik izango Andoainen. Ziurgabetasun eta ezjakintasun egoera honek, lasterketaren antolaketa behar bezala aurrera eramateko baldintzarik gabe utzi gaitu.  

Horrela, gure nahien aurka, ezin izango dugu urteko azken eguna gure lagun, familia eta herritarrekin batera lasterka amaitu, baina hurrengo urtean elkar ikusiko dugunaren ilusioz eutsiko diogu!