Bueltan da Urtezahar eguneko lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Lasterka Itzuli 2022ko aza. 4a, 07:20

Bi urteko etenaldiaren ondoren bueltan da San Silbestre herri lasterketa. Abenduaren 31n, goizeko 11:00etan ospatuko da aurtengoan ere. Festa giroan eta lagun artean herritarrek korrika egiteko aukera izango dute. 5,3 kilometroko luzera izango du lasterketak, Bastero eta Etxeberrieta arteko ibilbidean.

Lasterketari festa izaera eman nahi dio antolakuntzak eta lasterkariak mozorrotzeko deia egiten du. Lasterketaren emaitza eta sailkapenari baino, parte hartzeari emango zaio garrantzia. Sari bereziak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Lasterketaren izen-ematea aldez aurretik egin beharko da eta laister izango da horretarako aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!