Bi urteko etenaldiaren ondoren, berriz, antolatu ahal izan genuen urteko azken eguneko lasterketa. Antolakuntzak, izena eman zuten lasterkari guztiei eskertza adierazi nahi die, baita, adinagatik, lasterketan parte hartu nahi, baina, izena eman ezin izan zuten guztiei ere. Andolaketan lagundu zuten herritar guztiei eta baliabideak jarri zituen Andoaingo Udalari ere eskerrik beroenak.
Eta nola ez, beharrezkoak diren baliabideak eta zozketarako sariak eskaini zituzten herriko enpresa eta komertzio txikiei, eskerrik asko guztiei!
Aurten ere, urteko azken egunean, elkar ikusiko dugu.