BERRIA IKASGELA sariketaren lehen aldi honetan, orotara, gure ikastetxeaz gain, beste bederatzi ikastetxek hartu dute parte, eta denera, laurogei lanetik gora aurkeztu dira.
Gure ikastetxetik Euskara eta Literatura ikasgaian egindako hamazazpi lan bidali genituen. Saridunak, esan bezala, DBH 1 D eta E ikasgeletako ikasleak izan dira, eta euren lanak Aranzadira egindako irteera baten harira egindako elkarrizketak izan dira.
Asteartean, BERRIA IKASGELAko arduraduna, Ainhoa Oiartzabal, eta hainbat kazetari etorri ziren ikastetxera, saria banatu eta ikasleei elkarrizketa bat egitera. DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak elkarrizketatu zituzten. Gaur argitaratu da albistea, bai paperean eta baita edizio digitalean ere.
Gehiago jakin nahi? Bada, entzun gure ikasleen esperientzia honako esteka honetan.