Gaurkoan Amasa-Villabonan dugu bai ala bai indarkeria matxistari erantzuteko beharra duen gertakaria. Zaintza lanetara Amasako baserri batetara joana zen emakume bat bahitua izan zen lanerako kontratatu zion gizonarengatik eta ikerketa baten ondorenean, non zegoen jakin izan da.
Horren aurrean, gaur, maiatzaren 1ean Amasa-Villabonako Udalak 20:00etako txalo zaparrada indarkeria eta jazarpena sufritzen ari diren emakumeei elkartasuna adierazteko baliatzera dei egin du. Hori kontuan izanik, Lurgatz Talde Feministak, hortik haratago zarata gehiago egiteko, kazuelekin ateratzera dei egiten dugu.
Amaitzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko udalarekin elkarlanean aritu beharra dugula azpimarratu nahi dugu Lurgatz Talde Feministatik eta Lurgatzek udalari eginiko eskaera betetzea nahiko genuke. Hau da, Udalak emakumeen aurkako indarkeria salatzeko telefonoa web orrian galduta besterik ez duela jarria jakinik, behintzat herriko panel hutsetan ezarri ditzala telefonoaren berri ematen duten kartelak.
Emakumeen indarkeria salatzeko telefonoa: 900 840 111
Lurgatz Talde Feministarekin harremanetan jartzeko emaila: lurgatztaldefeminista@gmail.