Nork uzten du emakumeak* bakarrik jasan behar izatea bere erasotzaileak sortzen dion sufrimendua? Zergatik? Zertarako?
Nork uzten du emakumea* tratu txar matxistei aurre egiteko baliabiderik gabe? Zergatik? Zertarako?
Nork ekiditen du legeak modu bortitzean eragitea erasotzaile matxistaren bizitzan, bere bizitza hankaz gora jarri arte, berak emakumearekin* egin duen bezala? Zergatik? Zertarako?
Nork uzten ditu gure seme-alabak, etorkizuneko helduak izango direnak, babesik gabe hainbat egoera matxisten aurrean, horietako batzuk ikaragarri bortitzak izanik? Zergatik? Zertarako?
Nork zikindu eta txikitzen du biktimaren istorioa bera bihurtu arte erasoaren errudun? Zergatik? Zertarako?
Galdera horien erantzunek babes gabe uzten dituzte biktimak, izan ere, erantzun horiek babestu, lagundu eta erasotzailearekin batera dihardute indarkeria matxista jasaten duenean.
'Nor', erraza da erantzuten, sistema patriarkala bere botere judizial, politiko, instituzional eta komunikabideekin, eta, noski, lokartuta eta engainatuta daukan jendartearen zatiarekin.
'Zertarako', jendartearekiko eta gure planetaren aberastasunekiko euren domeinu boterea ez galtzeko.
'Zergatik', hau luzeagoa da. Guk hausnarketa batekin utziko zaituztegu: zergatik uzten dugu hau guztia gertatzen? Zergatik onartzen ditugu desorekez beteriko jendartea eta horiek sortzen duten sufrimendua?
Indarkeria matxista modu eraginkor batean erasotzeko moduko birus gero eta handiagoa da, baina, oso baliabide gutxi bideratzen dira pandemia erasokor horren aurka. Zer egingo duzu zuk 'Normaltasun Berrian' pandemia hori suntsitzeko?