Horren harira, klima-aldaketak mugimendu feministan zeresana baduela azpimarratu nahi dugu. Horretarako, klima-aldaketa gai feminista dela dioten Clare Hymer y Maddy Hodgsonren bost arrazoiak labur aipatuko ditugu:
- Klima-aldaketak neurriz kanpo eragiten die munduko pertsona pobreei, eta horietatik %70 emakumeak dira.
- Klima-hondamendia gertatzen denean, genero-indarkeria areagotzen da.
- Baliabideak ez erauzteko borrokan ari diren emakume indigenak hiltzen ari dira eta desagertzen ari dira.
- Emisioak murrizteko erantzukizuna norbanakoei dagokie, etxeko aktore direnei, eta, beraz, bereziki emakumeei.
- Klima-aldaketak eragindako migrazioa generoa duen prozesua da.
Hori kontuan izanik, klima-aldaketaren gaian genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa dela deritzogu. Azken finean, 'Gizonak, Maskulinotasunak eta Klima Aldaketa' txostenean (Men Engage Alliance, 2017) adierazten den bezala, “patriarkatua kaltegarria da gure klimarentzat”, gizonek natura menderatu nahi izan duten ikuspegitik, besteengan boterea izan nahi duten bezala (emakumeak, beste gizon batzuk eta adingabeak). Ahalegin berriak egin behar dira norabide egokian aurrera egiteko, gizonak klima-hondamendien aurrean ahulak diren gizaki gisa sartuz.
Alicia Puleo filosofa ekofeministaren ahotan, “emakumeak naturalizatu egin dira, eta Natura, feminizatua, baliabide infinituen iturri gisa eratua: kapitalismoa, bere hedapen infinituaren beharrean, menderatze patriarkalerako borondatearen formetako bat da”. Ekofeminismoa aipatzeko garaian bi hitzekin laburbiltzen du: “autozaintza eta justizia globala”.
Azken horiek dira Lurgatz Talde Feministak emakumeengan* egunerokotasunean presente izan nahi dituen hitzak.
Ez lurra, ezta gure gorputzak ere, ez dira konkistarako lurraldeak!