Emakume batek eraso matxistak salatzen dituenean, ohikoa da emakumearen* hitza zalantzanjartzea eta behatzaz seinalatuz, arazo pertsonala balitz bezala bideratzea. Honekinbatera, emakumeari* ez sinetsiz bigarren aldiz erasotzeaz gain, eskuak garbitzen ditugu hori gure arazoaezdela barneratuz eta bikotearen edo momentu horretan liskarra bizi dutenen arteko kontuadelaesanaz.
Jendartean ideia honek bere horretan jarraitzen badu, nekez egin diezaiokegu aurre indarkeriamatxistari. Emakumeok* indarkeria matxista emakume* izateagatik pairatzen dugu eta ondokoemakumeari* erasotzen badiote, beste emakume* orori ere erasotzen ari zaizkiela azpimarratunahi dugu.
Horren aurrean, emakume* orori luzatu nahi diegu beren errugabetasuna. Pertsona batekardurak izan ditzake baina eraso matxista baten aurrean emakumeak* kulpa duela leporatzeadeuseztatu beharra dago. Era berean, erasoa pairatu duzuen edo pairatzen ari zareten emakumeei*bakarrik ez zaudetela helarazi nahi dizuegu.
Amaitzeko, jendartean gau giroan emakumeok* pairatzen ditugun erasoak nahiko barneratuakditugun arren, beste hainbat eraso matxista mota bizi daitezkeela argi izan behar dugu. Erasomatxistak Villabonako kiroldegian, arraindegian, elizan, kale nagusiko harategian, norbereedobizilagunaren sukaldean, gau argiz herriko plazan… pairatu ditzakegu. Gaur Txoko Moreanikusi
dugun dokumentalean agerian geratu den bezala, edozeini gerta dakiguke edozein lekutan. LURGATZ TALDE FEMINISTA