Mugimendu feministan urtetako eztabaida da prostituzioarena (erregulazionismoa, abolizionismoa, debekua...) eta oraindik itxi gabe dagoen debatea da feministon artean. Hala ere, desadostasunak egon arren, hainbat adostasun badaudela egiaztatu genuen. Mugimendu feministan zerbait aldarrikatzen bada, hori, emakumeari babestea da eta prostituta izateak ez du bat bazterrean uzten. Beraz, ezinbestekoa deritzogu edozein erasoren aurrean gure babesa helaraztea. Honekin batera, Atzerritartasun Legea mahaigaineratu zen. Hor topa daitezke prostituzioan dabiltzanei lagundu nahian Espainiako Gobernutik planak eginez baina Atzerritartasun Legea aldatu ezean, gobernuek ezer gutxi aurrera dezaketela aipatu genuen. Honi guztiari, hainbat prostitutek azpimarratzen duten deskriminalizazioa aipatu zen eta kriminalizazioak zer nolako kalteak eragiten dizkien. Kriminalizazioan kaltetuenak prostitutak direla azpimarratu beharra dago eta puteroak zein proxenetak onurak izan ditzaketela. Denok ados geunden prostitutei entzutea ezinbestekoa dela eta beraien artean ere iritzi desberdinak aurki daitezkeela. Ez da nahikoa bati entzutea; zenbat eta gehiagori entzun, orduan eta informazio zein erreminta gehiago izango dugu gorroto ditugun proxenetae splotatzaileei aurre egiteko. Baina argi dugu ez dela batere erraza prostituta askoren hitzak entzutea eta proxenetak zein puteroak oso babestuak daudela. Amaitzeko, zer landua badugula ondorioztatu genuen. Hainbat puntutan desadostasunak ditugun arren, adostasunean ditugun puntuak kontuan hartu eta ahal den neurrian, prostitutek pairatzen dituzten erasoen aurrean babesa ematea ezinbestekoa genukeela esanez bukatu genuen. Hausnartzen eta eztabaidatzen jarraitu behar dugu.
LURGATZ TALDE FEMINISTA