ERAILKETA MATXISTARIK EZ! NAZKATUAK GAUDE!!!
Lehenik eta behin gure samina eta elkartasuna adierazi nahi diogu emakumearen familia eta lagunei. Baina horrekin batera, nazkatuak gaudela ozen aldarrikatu nahi dugu. Indarkeria matxista ahalbideratzen duten jarrera konplize guztiekin amaitzea eta erasotzaileei aurre egitea jendarte osoaren ardura izan behar du.
Bada garaia beraz, aurrera urrats handiagoak emateko norabide horretan eta bakoitzak bere esparrutik dagokion ardura har dezan.
Indarkeria matxistak ez du etenik izango jendartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte; indarkeria hau sistema heteropatriarkalaren ondorioa da.
Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu. Nazkatuta eta batzuetan nekatuta egon arren, badakigu borrokatzen eta kalera irteten jarraitzea besterik ez dugula.
Ozen esaten dugu feminismoaren bidea dela soilik gizartea errotik aldatuko duen bidea. Autodefentsarako deia egiten dugu, feministak batu behar gara gizartea errotik aldatzeko. Bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabea.
Aski da! Erailketa matxistarik ez! GORA BORROKA FEMINISTA!