Gabonak | Urnieta

"Herri kiroletan murgilduta dabilen kirolaria naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2023ko abe. 26a, 07:52

Matx kirol egitasmo digital berria da, TOKIKOMek sustatu duena. Bertako erredakzio taldeko kide da Aiurri astekaria. Aratz Losada Matx-eko arduradunak Nerea Arruti elkarrizketatu du, "Harrobitik" izeneko atalean. Urnietako Udalak abenduaren 27rako antolatu duen Kirol Galan protagonista izango da, ezbairik gabe.

 

Kirol Gala Urnietan

Abenduaren 27an Urnietako kirol arloko protagonistak gogoan hartuko dituzte, Kirol Gala izenburupean antolatu duten ekitaldian. 19:00tan izango da, Saroben.

Ekitaldiaren xehetasunak ezagutu gabe, Urnietarrek sobera dakite goi mailako kirolarien sorleku dela Urnieta. Askotxo dira goi mailan lehiatzen ari diren urnietarrak. Ez dira bakarrak, eta beste hainbat jardueretan serio-demonio lanean ari dira kirolari ugari. Iker Hernandez futbolariak, esaterako, munduan barrena gol erabakiorrak sartzen darrai, Olatz Odriozola txirrindulariak eskarmentu handia pilatu du eta berrogei urterekin Gipuzkoako ziklo-kros txapela jantzi du. Herri kiroletan, Nerea Arruti eta Julen Gabirondo goi mailan ari dira. Naroa Grinche gazte futbolaria Real Sociedad taldean ari da. Talde mailan, Urnietako senior mailako taldeak Preferente mailara igoera lortu zuen. Amaia Agirre Gonzalez eskalatzaileak ere aipamena merezi du. Heriotza aurkitu zuen bere gogoko jardunean, baina ez da berehalakoan ahaztuko bere izena eta izana. 

Zer da Matx?

Gorpuzten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!