EMAN BOSTEKOA!!!

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2019ko aza. 22a, 16:02
Ondarreta ikastetxea indarkeria matxistarik gabeko gunea
Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Gaur goizean  Ondarretako ikasleek eta irakasleek  ekintza sinbolikoa burutu dute. Lehenengo zikloko ikasleek globo liletan mezuak idatzi dituzte, bigarren eta hirugarren ziklokoek berriz, hormirudi bat osatu dute euren esku lilak erabili dituzte mezuak adierazteko. 
Esku gorri erraldoi bat ere ipini dugu gure ikastetxeko sarreran, Ondarreta ikastetxea indarkeria matxistarik gabeko gunea dela adierazteko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!