FAMILIA LAGUNA TOPAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2019ko abe. 18a, 16:38
Atzo Urigainen "Familia laguna" topaketa ospatu zen
Atzo, abenduak 17 asteartea, Urigain etxean Andoaingo Familia Lagunen Topaketa ospatu zen. “Familia Laguna” programa udalerriko Ongi Etorri Eskolara proiektuaren barruan kokatzen da. Jatorri anitzetako hogeita zortzi familia inguru elkartu ziren ikasturte honetako programari hasiera emateko. Gune honetan elkar ezagutzeko eta harremantzeko tartea izan zuten. Andoaingo alkateak, Maider Lainezek, eskertze hitz batzuk eskaini zizkien familiei. Dinamika partehartzaile bat eraman zen aurrera kulturen arteko ezagutza sustatzeko eta Andoain osatzen duten kulturek duten balioa azpimarratzeko hausnarketa ingurua sortu zen. Garrantzia eman zitzaion udalerriko kultura anitzetako familien arteko harremantze erreala izateari, Andoainen elkarbizitza sustatzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!