Ondarreta ikastetxeko haur hezkuntza hustu da andereñoz ikasturte honetan.
Izan ere, kolpetik eta urte berean "betiko" hiru irakasle jubilatu dira ikastetxean bizitza oso bat igaro eta gero.
Ane Olazabal andoaindarrak 35 urte igaro ditu ikastetxean. Haur hezkuntzako irakasle izatearekin batera, zuzendaritza taldean urte askotan aritu da. Ikastetxeak urte guzti hauetan izan dituen eraikuntza ezberdinak ezagutu ditu Anek.
Josune Vazquez Donostiko Amara auzoko irakasleak bere irakasle bizitzako azken 25 urteak pasa ditu lanean anbulategi atzeko eraikinean.
Eulali hernaniarra berriz, 36 urtetan zehar aritu da lanean Andoaingo ikastetxe publikoan eta eskolako garai asko eta ezberdinak bizi izan ditu Anerekin batera.
Hainbeste urte lanean pasa eta gero, gozatu merezitako erretiroa!
Milesker ikastetxeari emandako guztiagatik!