Andoaingo Gudua -1837

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2020ko abe. 4a, 16:20

Bosgarren aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizioa antolatu zen. Andoaingo Udalak, aurten ere jardunaldietan parte hartu zuen, Gipuzkoako Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahian.

2020ko jardunaldien gai orokorra “Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza” izanik, Andoaingo Udaleko Kultura Batzordeak bost ekintza antolatu zituen, Ondarreta Ikastetxearekin elkarlanean alde batetik, eta Manuel Larramendi Kultura Bazkunarekin bestetik.

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, herritar orori zuzendutako bi ekintza burutuko ziren, bata, Urriaren 18an, Ondarreta Ikastetxe Publikoaren 50. Urteurrenaren inguruan Bastero Kulturgunean antoaltu zen erakusketaren bisita gidatua, hain zuen ere, bertako protagonistaren eskutik hain zuzen.

Bestea, Andoaingo Guduaren bisita gidatua hain zuzen herrian zehar burutu zen.

Hau dena borobiltzeko, azken ekitaldi hau ere,  3.zikloko ikasleei eskaini zaie ere Manuel Larramendi Kultura Bazkunaren bolondres eskutik. Bertan herrian zehar, eskaini zaie bisita gidatua. Adi eta partehartzaile agertu ziren ikasle guztiak. Ikasturtean zehar Gizarte Zientziak, Historia, bereziki, ekintza osagarri honekin zabalduz beraien hezkuntza.

Hau dela eta, hona hemen lekuko argizki eta beraien marrazki batzuk.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!