Iñaki Mezquita Aranburu, Alegia (1959), Aranzadi Zientzia elkarteko intsektuzale-entomologoa da.
Hogeita hamar urte daramatza lepidopteroen (tximeletak) eta odonatuen (burruntziak eta deabruaren zaldiak) argazkiak eta azterketak egiten.
Gure ikasleak txundituta gelditu dira zomorroen munduko bitxikeri eta berezitasun guztiekin.
Basteron izan da saioa eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dute, txandaka bakoitzari zegokion taldean.