Sei libururen egilea da eta beste 20etan kolaboratu du. Euskal Herriko lurraldeetarako 30 bat espezie berri aipatu (topatu) ditu eta iberiar penintsularako beste bi.
Esan bezala, espezie berri batzuk aipatu ditu, eta bi intsektu-agindu horiei buruzko kontserbazio proiektuak, jardunaldi zientifikoak eta erakusketak koordinatu ditu.
Horrez gain, artikuluak, oharrak eta komunikazioak argitaratu ditu hainbat argitalpen entomologikotan.
Azken lan esanguratsuena aipatzearren, iaz argitaratu zen Ingalaterrako Europes Dragonflies liburuan parte hartu zuen.
Gaur egun EUS proiektuan, eskoletako urmaelen sarean (urmaelen sorkuntza eta mantenuan) eta Faunapyr-en, Piriniotako fauna ikertzeko nazioarteko proiektuan parte hartzen dihardu. Honekin batera www.ornitho.eus webgunean Euskal Herriko odonatuen identifikaziorako gako bat argitaratu berri du, pdf-an eskuragarri dena edonorentzat. (https://cutt.ly/2ka0sB4)
Lanak:
- Tximeleten atzetik
- Bizkaiko Tximeketak BBK
- Gipuzkoako Tximeletak Kutxarekin
- Gipuzkoako odonatuak
- Bizkaiko odonatuak
- Bizi ezkutua: Goiherriko kronika ikustezina
- Hurrungo argitalpena: Aranguren Ibarreko odonatuak