Hitzaldian, erleen munduari buruzko azalpen ugari eman dira: beraien elikadura, polinizazioa, beste animaliekin eta naturarekin duten erlazioa eta batez ere gizarte-ongizatea sostengatzeko eta hobetzeko dugun beraien beharra,.
Izan ere, erleek beraien funtsezko prozesu hori (polinizazio) egingo ez balute, kontsumitzen ditugun nekazaritza-produktuen zein laborantzetako produktuen herena beste baliabide batzuen bidez polinizatu beharko litzateke.
Ezti dastaketa ere egin dute, erlauntzako beste produktuak ikusi eta baita kandela tailerra ere.
Ikasleei gehien gustatu zaiena erleak bizirik ikustea izan da erakustoki-maleta baten bidez.
Argazki hauek adibide gisa: