ESKOLAKO AGENDA 2030 MARTXAN ONDARRETAN

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2021ko urr. 13a, 11:57

 

Abiatu berri den 2021-2022 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diogu Andoaingo Ondarreta Ikastetxeak, haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin.

 

Eskolako Agenda 21 zena, iaz Eskolako Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen da:  pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko, besteak beste. 

Aurten iaz ezagutzen hasitako 15. helburuarekin jarraituko dugu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Aurtengoan gai berria dugu eskuartean: Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna. 

 

Zelaiak eta larreak biodibertsitatez beteriko ekosistemak izateaz gain, belarra, Euskal Herriko baserrietan dagoen altxor preziatua dugu. Horretaz gain, zientzialari ugariek dioten bezala, landareekiko itsu bihurtzen ari gara, belaunaldiz belaunaldi dugun ezagupena galtzen ari garelako. 

 

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!