Pandemiaren eraginez 50. urteurreneko ekintzak ezin izan ziren ospatu eta bi ikasturte amaierako festarik ere ezin izan da gauzatu. Aurtengoan, goizean zehar bertsolariak izango dira eta ziklo desberdinetako ikasleen abesti eta dantzen emanaldia izango da.
Honekin batera, nazioarteko pintxo eta jakien lehiaketa ospatuko da, tailer ezberdinak eskainiko dira eta Leizarango ikasleek bigarren eskuko azoka ipiniko dute.
Eguerdian berriz, guraso, ikasle eta irakasleen bazkaria izango da patioan eta arratsaldean festak jarraituko du, besteak beste, puzgarri ezberdinak izango dira.