Ondarreta herri eskolan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2023ko urt. 30a, 11:19

Andoaingo euskal eskola publiko bakarrean izena eman eta matrikulatzeko epea irekitzear da. Otsailaren13tik 24ra zabalik dago matrikulatzeko epea.

2023-2024 Ikasturtean Ondarreta Ikastetxean matrikulatzeko epea otsailaren13tik 24ra bitartekoa izango da. 2021ean jaiotako haurrek edukiko dute aukera matrikulatzeko. Ikastetxea bisitatzeko eguna OTSAILAK 9, OSTEGUNA 16:45ean izango da. Dena den,  zalantzarik baduzue edo informazioa eskuratzeko deitu 943592756 edo 688606792 telefonora. Zatoz Andoaingo herri eskolara, Andoaingo eskola publiko bakarrara. Andoaingo Euskal Eskola Publikoa, kalitatezkoa, denona eta doakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!